jueves, 26 de enero de 2012

EUSKAL HERRIA

EUSKAL HERRIA

Euskal Herria deskribatzea oso zaila egite zait. oso lurralde zabala eta polita da. Argiz beteriko lurralde orlegia. Euria zein eguzkia; hondartzak zein mendiak aurkitu ahal ditugun herri berezia da.

Zazpi herrialdez osasuta dago Euskal Herria; bakoitzak bere berezitasunak ditu, baina, guztiek bat egiten dutenean, inoiz inon ikusi eta sentitu ez duzun magiarik bereziena pizten da Euskal Herritarron barruan.

Euskal Herriko mendiak; neguan, berde eta txuriak; udazkenean, gorriak eta urdin kolorez tintatutako itsasoek, askatasuna ohiukatzen dute.

Bihotz formako lurraldea da. Horregatik, bere biztanleoi berarekiko maitasun berezi bat igortzen digu.

Berarekin bakar- bakarrik egoteko nahia eta desira pizten du. Bere zazpi lurraldeez inguratuta, berari egun batean idatzi zizkioten abestiak haizeak belarrira xuxurlatzen dizkizun bitartean.

Hamaika txoko berezi daude bere barnean eta hauetako bakoitzean sentimendu ezberdin bat pizten da. Maitasuna, gorrotoa, nahia, mina... baina guztiak pasatu duen herria, bere lurrei eta seme- alabei min ematen zieten bitartean dena ikusi duen ama.

Hori dela eta izan daiteke guk hainbeste maitatzea, garai batean eman zigun baldintzarik gabeko babesagatik.
Oraindik arrotzei aurre egiten ari den ama eta gure laguntzaz egun batean independentzia lortuko duen herria.

Hau da Euskal Herria.



No hay comentarios:

Publicar un comentario